53 COVID-19 kasu berri zenbatu dituzte Bidasoan ostiraletik igandera
Kasu gehienak Irunen izan dira, 43. Hondarribian, hamar kutsatu berri izan dira azken hiru egunetan.
Asteburuan herrikako datuak ez ditu ematen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta gaur zabaldu du ostiraletik atzora arte izandako kutsatu berrien datuak biltzen dituen txostena. Horren arabera, azken hiru egunetan, 53 COVID-19 kasu berri zenbatu dituzte Bidasoan. Kasurik gehienak, Irunen izan dira, 43 guztira. Horietatik hamahiru zenbatu zituzten ostiralean, 14 larunbatean, eta hamasei, atzo.
Hondarribian hamar kutsatu izan dira azken 72 orduetan: sei ostiralean, eta bina, larunbatean eta igandean.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostena ikusteko sakatu hemen