Bi zauritu Gi-636 errepidean izan den istripuan
Hiru autoren arteko talkagatik daude auto pilaketak. Bi zauritu izan dira, eta jada ospilatera eraman dituzte osasun larrialdi zerbitzuek.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du (15:30ean) ibilgailuen pilaketa dago Gi-636 errepidean, Irun inguruan. Gaintxurizketatik Irungo norabidean doazen ibilgailuek, nahiz Hondarribitik Gaintxurizketa aldera doazenek ilara luzeak topatuko dituzte. Antza, hiru autoren arteko talka da erretentzioen arrazoia. Bi zauritu izan dira, eta ospitalera eraman dituzte.
Jarraitu istripuaren gaineko azken berriak Trafiko Zuzendaritzaren Twitter kontuan: