Durangoko bortxaketa gaitzetsi du Bidasoko Asanblada Feministak
Eraso matxistekin bukatzeko ezinbestekoak diren bitarteko guztiak ez erabiltzea leporatu die biltzar feministak agintari politikoei.
Durangon (Bizkaia) izandako azken eraso matxista gaitzetsi du M8 Bidasoko Asanblada Feministak. Andre batek bortxaketa bat salatu zuen joan den ostiralean, eta gertakariaren aurrean, «elkartasuna eta aho bateko oihua» helarazi nahi izan dizkio biltzarrak erasoa pairatu duen emakumeari. Ildo horretan, emakumeen aurkako «etengabeko» erasoekin bukatzeko ezinbestekoak diren bitartekoak ez erabiltzea egotzi die batzarrak agintari politikoei.