COVID-19agatik zortzi kutsatu gehiago Irunen
Jaurlaritzako Osasun Sailak jaso eta zabaldu dituen datuen arabera, atzo Bidasoan atzeman ziren kasu guztiak Irungo biztanleenak dira.
Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo Bidasoan COVID-19agatik gaixoen kopurua zortzi pertsonatan hazi zen Bidasoan. Kasu guztiak Irungo biztanleenak dira. Azken egunetan baino kutsatu gutxiago izan dira, beraz, hirian: astelehenean 15 izan ziren, eta asteartean 14. Hondarribian atzo ez zen positiborik jaso.
Osasun Sailak gaur eguerdian eman du atzo bildutako datuen berri. Bertan, azken astean izandako bilakaera ere ikus daiteke. Jarraian txostena jaisteko aukera.