Jaiak iraun bitartean ixteko erabakia hartu du Itsas Etxea elkarteak

Koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoerari aurre egiteko helburuarekin, hilaren 4tik 14ra bitartean ateak ixtea erabaki du zuzendaritzak.

Itsas Etxea elkarteak ateak itxiko ditu jaiak iraun bitartean.

Itsas Etxeak ateak itxiko ditu jaietan.

Itsas Etxea hilaren 4tik 14ra bitartean –biak barne– itxita egongo dela jakinarazi die elkarteko zuzendaritzak bazkideei. COVID-19 gaitzak eragindako osasun larrialdiaren aurrean, jaiak iraun bitartean egon daitezkeen bazkariak eta afariak ekiditea du helburu neurriak. Hartutako erabakia «uler» dezaten eskatu diete arduradunek bazkideei.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.