Hamar positibo berri Irunen
Hamar positibo horietatik zortzik erdialdeko anbulatorioa dute osasun eremutzat. Hondarribian hiru kasu gehiago zenbatu dituzte.
Atzo (hilak 25, asteartea) COVID-19agatik 10 kutsatu atzeman ziren Irunen. Horietatik zortzik erdialdeko anbulatorioa dute osasun eremu erreferentzia bezala, eta beste biek Dunboakoa. Hondarribian hiru positibo berri jaso zituzten atzo.
Gaur eman du atzoko datuen berri Osasun Sailak. Jarraipen txostena hemen klikatuta lor daiteke (PDF artxiboa da).
Txosten horretan, herriz herrikako jarraipena egiterakoan, datu esanguratsua jasota dago: herri bakoitzak azken zazpi egunetan 100.000 biztanleko duen kutsatze tasa. Datu horrek herri bakoitzeko biztanleria osoan kutsatzeek duten hedapenaren berri ematen du. Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datuak:
- Irun: 108,52.
- Hondarribia: 118,08.
- Gipuzkoako datu orokorra: 142,22.