Bertan behera geratu da Donibane Lohizune-Hondarribia
Urriaren 25ean egitekoa zen maratoi erdia izurriaren eraginez bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.
Donibane Lohizune-Hondarribia maratoi erdirik ez da egingo aurten. Hala jakinarazi dute aste honetan Hondarribia Kirol Taldea eta Ur Joko talde antolatzaileek. Izurriaren eraginez hartutako erabakia da XXIII. Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa bertan behera uztea. Izena emanda zuten mila bat lagunekin harremanetan jarriko da antolakuntza inskripzioekin zer egin erabakitzeko.