Mikel Inuntziagaren taldeak eskuratu du finalerako txartela
Naroa Elizalde taldearen aurka garaile suertatu zen atzo Urantzu pilotalekuan jokatuko finalerdian. Reyes Azkoitia taldea izango du arerio finalean.
Mikel Inuntziagaren taldeak lortu du hilaren 27an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den finalerako txartela. Laboral Kutxa Udako Torneoaren finalerdiak erabaki ziren atzo Irungo Urantzu pilotalekuan, Mikel Inuntziaga eta Nerea Elizalde taldeen artean, eta 2-1 irabazita finalera urratsa egitea lortu zuen lehenak.
Ligaxkan bezala, Amaia Aldaik eta Leire Garaik jokatu zuten kaiolako lehen partida (12-8). Lehia gogorra ikusgai izan zen pilotari gazteen artean, baina Aldaik eskuratu zuen garaipena azkenean. Binakakoan, berriz, Iera Agirre eta Arrate Bergara erraz nagusitu zitzaizkien Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendiri (12-5), finalerako txartela lortuz.
Dena, edo ia dena erabakita zen arren, – tantoen arabera finalean gorriz nor arituko zen zegoen jokoan– Ainhoa Ruiz de Infante eta Arrate Bergarak jokatu dute jaialdiko hirugarren partida. Lehia estua izan zen, baina azkenean, tanto bakarrak erabaki zuen emaitza.
Atzoko emaitzak:
- Amaia Aldai 12 – Leire Garai 8
- Iera Agirre-Arrate Bergara 12 – Ainhoa Ruiz de Infante-Maite Ruiz de Larramendi 5
- Arrate Bergara 11 – Ainhoa Ruiz de Infante 12