Uda Abentura eta Uda Jolaseko matrikulak itzuliko ditu udalak
Izurriak eragindako egoera medio haur eta gaztetxoei zuzendutako aisialdi programak etetea erabaki zuen udal gobernuak uztailaren erdialdean.
Uda Jolas eta Uda Abentura programetako matrikulak itzuliko ditu Hondarribiko Udalak. Hala jakinarazi du aste honetan Maria Serrano Gazteria zinegotziak komunikabideetara igorritako oharrean. Emandako azalpenen arabera, «bigarren txandan izena emana zuten familiei, eta pandemia egoera dela-eta kaltetuak izan zirenei» dagokien kopurua itzuliko die udalak.
Osasun Sailak egindako gomendioei jarraituz uztailaren 20ean erabaki zuen udal gobernuak gaztetxoei eta haurreri bideratutako aisialdi programak etetea.