Gaur erabakiko da Laboral Kutxa Udako Torneoko finala
Urantzu pilotalekuak hartuko du azken kanporaketa erabakitzeko lehia. Finala Bilbon jokatuko dute hilaren 27an.
Zazpi astetako txapelketaren ondoren, Laboral Kutxa Udako Torneoaren azken finalista zein izango den erabakiko dute gaur Naroa Elizalde eta Mikel Inuntziaga taldeek Irungo Urantzu pilotalekuan, 20:00etan abiatuta. Iragan astean Reyes Azkoitiaren taldeak lortu zuen hilaren 27an Bilbon jokatuko den finalerako lehen txartela.
Lehia estua aurreikusi dute gaur arratsalderako Irungo azken finalerdian, bi taldeek partida kopuru bera irabazi baitzuten lehen itzulian. Ainhoa Ruiz de Infantek, Maite Ruiz de Larramendik eta Leire Garaik osatzen dute Naroa Elizalde taldea, eta Iera Agirrek, Arrate Bergarak eta Amaia Aldaik Mikel Inuntziagarena.