236 parte hartzaile izan ditu Jaitzubiako zaldi salto lehiaketak
250 irteera baino gehiago egin zituzten asteburuan izandako Espainiar Estatuko Iparraldeko XIV. Salto Ligaren bi jardunaldietan.
236 zaldikok parte hartu zuten larunbatean eta igandean Jaizubia Hipika Klubean izandako Espainiar Estatuko Iparraldeko XIV. Salto Ligaren azken bi jardunaldietan. Denera, 250 irteera baino gehiago egin zituzten lehiakideek asteburuan zehar.
Jaizubia klubeko 25 zaldikok parte hartu zuten lehiaketan, eta horien artean, Marla Graneroren, Julen Alkainen eta Carlota Olaizolaren garaipenak nabarmendu ditu zuzendaritzak.
Asteburu osoan zehar 3.000 lagun baino gehiago gerturatu direla Jaitzubiako hipikara zaldi salto lehiaketarekin gozatzera.