Koronabirusaren azken datuak: bost positibo berri Bidasoan
Hiru kutsatu berri zenbatu dituzte Irunen, eta bi gehiago Hondarribian. Osasun larrialdi egoerari aurre egiteko neurri berriak indarrean jarri ditu Eusko Jaurlaritzak.
Koronabirusaren inguruko azken datu ofizialek diotenez, bost kutsatu berri izan dira Biasoan azken 24 orduetan; zehazki, bi Hondarribian eta hiru gehiago Irunen. Azken zifrak kontuan hartuta, %53,14ean dago batezbesteko kutsatze tasa Hondarribian, eta %55,09an Irunen.
Osasun larrialdi egoera deklaratu ondorengo lehen neurri murriztaileak gaur sartu dira indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Ondokoak dira ezarritzako muga berriak:
- Hamar laguneko taldeak gehienez.
- Tabernek eta jatetxeek 01:00etan itxi beharko dituzte ateak. Azken bezeroari arreta 00:00etan eman ahalko zaio. Horrez gain, 1,5 metroko tartea errespetatu beharko da, mahaien zein bezeroen artean, eta eserita soilik kontsumitu ahal izango da. Barran ere eserita kontsumitu beharko da eta segurtasun distantzia mantenduz. Jatetxeetan, ezingo dira une berean hirurogei lagun baino gehiago jaten egon.
- Hoteletako eta turismo etxeetako edukiera %60ra murriztuko da. Ezingo dira hamar pertsona baino gehiago egon buffetean, eta eserita egon beharko dute une oro.
- Diskotekak, gaueko tabernak eta dantzalekuak, itxita.
- Kale zurruta debekatuta.
- Erretzeari dagokionez, debekaturik bi metroko tartea zaintzea ezinezkoa bada. Gainera, musukoa kea arnastu eta botatzeko kendu ahal izango da.
- Garraio publikoaren gaueko ordutegia murriztuko da, eta gehienez, 01:30era arte luzatu ahal izango da. Halaber, bi orduko bidaiak baino laburragoak direnetan, ezingo da jan, baina bai edan.
- Adinekoen egoitzetan pertsona bakarraren bisitak jaso ahal izango dituzte egoiliarrek, egunean ordubetez. Bizitzaren azken fasean daudenen kasuan, neurria arinagoa izango da.
- Beilatoki eta ehorzketetan gehienez 30 lagun elkartuko dira.
- Igerileku publikoetako zein pribatuetako edukiera % 60ra murriztuko da, eta ezingo da hiru ordu baino gehiago egon.