Osasun neurriekin lotutako berrogeita hamar espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak
Musukoaren erabilerarekin lotura dute espediente gehienek; kaleko zurrutarekin, gazte lokalekin eta ostalaritzarekin zerikusia dute gainontzekoek.
Irungo Udalak ezagutarazi duenez, Udaltzaingoak osasun neurriekin lotutako 50 zigor espediente abiarazi zituen joan den astean. Zabaldutako informazioaren arabera, espedienteen gehiengoak, 35 zehazki, musukoaren erabilerarekin zerikusia du.
Ostalaritzari dagokienez, «ondo» ari direla adierazi dute tokiko gobernutik, baina ordutegia ez betetzeagatik bi establezimenduen aurkako espedienteak zabaldu zirela iragan astean erantsi dute.
Azkenik, kale zurrutarekin lotutako hiru zigor proposamen, eta gazte lokalekin harremana duten beste zazpi espediente gehiago abiarazi ditu Udaltzaingoak azken astean Irunen.