Irundar bat zendu da auto istripuan Valladoliden
Errepidetik atera zen autoa eta hirurogei metrora aurkitu zuten suhiltzaileek; 26 urteko gaztea hilda zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi zirenerako.

Irungo 26 urteko gazte bat zendu zen atzo goizean Valladolideko (Espainia) A-62 autobidean. Burgosko norabidean gidatzen ari zen gaztea 120 kilometroan era bortitzean errepidetik atera zenean. Zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, gaztearen ibilgailua errepidetik 60 metrora aurkitu zuten suhiltzaileek. Irundarra hilda zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi zirenerako. Gorpua erreskatatu behar izan zuten suhiltzaileek.