[Bideoa] Lehen topaketa partekatu du Guztion Alardea taldeak
Iragan astean ezagutarazi zuen taldeak 'Barrenetik' izenburupeko dinamika berria. Elkarrizketa sustatzea du helburu topaketa sortak.
Barrenetik dinamikaren lehen saioa partekatu du dagoeneko Guztion Alardea taldeak. Karmele, Izaskun eta Josune izeneko hiru emakumek euren oroitzapenak partekatzen dituzte bertan, baita Hondarribiko Alardearen gatazkaren gaineko gogoeta egin ere. Presio soziala, askatasuna, ingurukoekiko maitasuna, eta Hondarribiko Udalaren zein erakunde publikoen jarrera dituzte, besteak beste, hizpide elkarrizketan zehar.