Zortzi COVID-19 kasu berri Bidasoan, denak Irunen
Irunen positiboen jarioa etengabe hazten doan bitartean, Hondarribian ez dute kasu berririk atzeman azken hiru egunetan.
Osasun Sailak kaleratutako txostenaren arabera, zortzi COVID-19 positibo berri atzeman dituzte Bidasoan azken 24 orduetan, horietako guztiak Irunen. Hondarribian ez da kasurik atzeman azken hiru egunetan. Kutsatze tasari dagokionez, %53,42koa da Irunen, eta %53,14koa Hondarribian.
Bertan kontsulta dezakete interesdunek Osasun Sailak egunero plazaratutako datu ofizialen txostena.