Hamahiru koronabirus kasu berri asteburuan Bidasoan
Gaur egin ditu publiko Osasun Sailak ostiraletik atzora arteko datuak, eta horien arabera, hamaika lagun kutsatu dira Irunen, eta bi Hondarribian.
Hilaren 14tik 16ra bitarteko koronabirusaren datuak plazaratu ditu Osasun Sailak, eta horien arabera, hamahiru kutsatu berri izan dira Bidasoan azken egunetan. Hamaika pertsonek hartu dute gaitza Irunen, eta bik Hondarribian. Azken datu horien arabera, birsorkuntza tasa %59,04koa da Hondarribian, eta %41,74koa Irunen.
Irungo kasuei dagokienez, zazpi kutsatu Dunboako anbulatorioan atzeman dituzte eta beste lauak erdigunekoan. Bertan ikus daiteke Osasun Sailaren txostena.