Bada Huescaren aurkako lagunarteko partida jokatuko du Bidasoak etzi
Klubeko bazkideak izango dira partidaren publiko bakarra, eta denera, laurehun lagunentzako tokia izango da.
Lagunarteko partida jokatuko dute Bidasoa Irunek eta Bada Huesca taldeek etzi, igandearekin, Artaleku kiroldegian, 11:00etan abiatuta. Partida berezia izango da gainera, publikoak lagunduta aurrera eramango delako. Publikoa, hala ere, klubeko bazkideek osatuko dute eta laurehun lagunentzako lekua izango da Artalekun denera.
Partida ikustera joateko interesa duten bazkideek Bidasoa Irun taldearen webgunean dagoen eskaera orri bat bete beharko dute.