LGTBIQ+ mugimenduari ikusgarritasuna emateko hainbat ortzadar margotu dituzte
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzaren udal taldeak aurkeztutako mozioa dela eta, sentsibilizazio kanpainarekin jarraitu du aste honetan udalak.
Harrotasunaren Egunaren harira hasitako sentsibilizazio kanpainaren baitan, hainbat ortzadar margotuko ditu Irungo Udalak auzo ezberdinetan zehar. Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzaren udal taldeak aurkeztutako mozioa dela-eta luzatu da kanpaina, eta LGTBIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna ematea du helburu.
Gabriel Aresti plazan da irudian ikus daitekeen ortzadarra, baina horrez gain, Ducoureau jauregira iristeko biribilgunean eta San Migel auzoko Lezo kaleko farolen oinetan ere margotzekoak ziren aste honetan zehar.