Hainbat eszena grabatuko ditu Hondarribian 'El Internado' telesailak
Guadalupeko gotorlekua, Kalbarioko Bateria, Higer itsasargia eta Moila ibilbidea dira Globomediak eta Atresmedia Studiosek filmatzeko aukeratutako agertokiak.
El Internado: Las Cumbres telesaileko ekoizleek Hondarribiko hainbat gune aukeratu dituzte agertoki gisa, udalak jakinarazi duenez. Atresmedia Studiosek eta Globomediak Guadalupeko gotorlekua, Kalbarioko Bateria, Higer itsasargia eta Moila ibilbidea aukeratu dituzte filmatzeko lokalizazio egoki gisa. Ehun bat langilek osatzen dute grabazio taldea.
Datorren astean zehar grabatuko dituzte telesailerako eszenak, eta ondorioz, aipatutako guneetan aparkalekuak kenduko ditu Udaltzaingoak. Desmuntatze lanak amaituta, hilaren 24ean aurreikusi dute bukatutzat ematea Hondarribiko filmaketa.