Zortzi lagun gehiago kutsatu ditu koronabirusak Bidasoan
Osasun Sailak baieztatu duenez, atzoko egunean bost positibo berri atzeman zituzten Irunen, eta beste hiru Hondarribian.
Zortzi positibo berri baieztatu ditu azken 24 orduetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Bidasoan, azken txostenean ezagutarazi duenez. Horietatik hiru Hondarribian zenbatu ditu Osakidetzak, eta beste bostak, aldiz, Irunen. Azken horiei dagokienez, bi Dunboako anbulatorioan atzeman dituzte, eta beste hiruak, erdigunekoan.
Transmisio tasa %28,38an dago Irunen, eta %53,14ean, Hondarribian. Atzoko datuekin alderatuta, kutsatze tasak nabarmen gora egin du Hondarribian %35,43an baitzegoen.
Bertan irakur daiteke Osasun Sailaren txostena bere osotasunean.