Susana Rallok organo kontzertua eskainiko du bihar
Juan Sebastian Bach eta Olivier Messiaenen hamar pieza entzungai izango dira Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria parrokian.
Susana Rallo organo jotzaileak kontzertua emango du bihar, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria parrokian. Juan Sebastian Bach eta Olivier Messiaenen hamar pieza eskainiko dizkio Rallok publikoari, 20:00etatik aurrera finkatutako hitzorduan.
Hondarribiko Udalak gogoratu duenez, ezinbestekoa da gonbidapenak jasotzea, Arma Plaza informazio gunean edo ondoko atari digitalean. Musukoa ere derrigorrezkoa dela oroitarazi dute Kultur departamentutik.