Parte hartze askeko Gipuzkoako probetan lortutako emaitzak nabarmendu ditu BATek
Klubeko hainbat atleta animatu ziren hilaren 6an Donostian izandako probetan parte hartzera, eta lortutako emaitzei balioa eman nahi izan die taldeak.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) kirolari ugari hilaren 6an Donostian egindako parte hartze askeko Gipuzkoako probetan parte hartu zuten, eta horiek lortutako emaitzak nabarmendu nahi izan ditu klubak. Irune Muguruza, Malen Martinez, Junkal Etxegarai, Beñat Mikelarena, Joseba Larzabal eta Gwendal Larque kirolariek eskuratutako markei balioa eman nahi izan die BATek. Bertan kontsulta daitezke emaitzak (gaztelera hutsez).
Teresa Errandonea atletak, bestalde, bi asteko geldialdia egin behar izan du hiru milimetroko haustura baten ondorioz.