Loteria Primitiboak 30.518 euroko saria utzi du Irunen
Larunbateko zozketan saritu zuten Irungo Hondarribia kaleko bigarren administrazioan saldutako txartela.
Espainiako Loteria Primitiboaren larunbateko zozketak 30.518 euroko saria utzi zuen Irunen. Hondarribia kaleko bigarren administrazioan saldu zuten txartela, eta Espainiako Estatuan sei izan dira denera irabazleak. Bost zifra eta osagarria asmatu zuten irabazleek.