Eraikinen Ikuskapen Teknikoen diru-laguntza deialdia zabaldu du udalak
Irailaren 28ra arte egongo da eskaera epea zabalik et gehienez 3.000 euroko diru-laguntza jasoko dute eskatzaileek.
Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) ondorioz egindako obrak diruz lagunduko ditu Hondarribiko Udalak. Irailaren 28ra arte bitartean egongo da deialdia indarrean, eta gehienez lanen aurrekontuaren %10 babestuko duela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Gehienezko kopurua 3.000 euro izango direla zehaztu du tokiko gobernuak.
Txomin Sagarzazu alkateak adierazi duenez, helburu bikoitza du diru-laguntzak: batetik, EIT diruz laguntzea, eta bestetik, ikerketa burutzeko bultzada ematea. Zehaztu duenez, gainera, diru-laguntzak jabekide elkarteei esleituko zaizkie eta ez norbanakoei. Xehetasun guztiak bertan kontsulta daitezke.