Behobiako pasabideko zoladura berritzen ari da udala
Oinezkoen pasabidea konpontzeko lanei ekin die udalak eta zati horretan txirrindulariak bizikletatik jaitsi beharko direla gogoratu du.
Behobia eta Azken Portu auzoen arteko oinezkoen pasabidea konpontzeko lanak aste honetan abiatu ditu Irungo Udalak. Zoladuraren egoera txarra medio hori aldatzeko erabakia hartu du tokiko gobernuak. Ildo horretan, txirrindulariak bizikletatik jaitsi beharko direla zati horretan adierazi dute, eta lanek aurrera egin ahala modifikazioak egon daitezkeela gaineratu.