Nazioarteko mikrofilmen Micro jaialdia, Kasino Zaharrean
Berrogei herrialdetatik iritsitako bi minututik beherako 135 mikrofilm izango dira bertan proiektatuko direnak. Gonbidapena aldez aurretik jasotzea ezinbestekoa da.
Berrogei herrialdetatik iritsitako 135 mikrofilmek osatutako Micro jaialdia hartuko dute Kasino Zaharreko lorategiek ostegunean eta ostiralean, 22:00etan hasita. Bi minutu baino laburragoak dira festibalean proiektatutako ikus-entzunezkoak. Jaialdira joateko interesa duten lagunek gonbidapenak jaso beharko dituzte Arma Plaza informazio gunean edo ondoko atari digitalean, eta udaletik gogoratu dutenez, segurtasun neurri guztiak betetzea ezinbestekoa da.
Marc Esquirol da jaialdiko sortzailea, Letto estudioko lantaldearekin batera. Gaur egungo berehalakotasunaren gizarteak eman zion jaialdia sortzeko ideia, baita U22 jaialdia ere, 22 urtez azpiko zuzendariei bideratutako film laburren festibala.