Beste garaipen bat zerrendara gehitu du Teresa Errandoneak
Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalaria ehun metro hesidun kategorian gailendu zen pasa den astean Donostian jokatutako federatuen pista txapelketan.
Gipuzkoako federatuen pista txapelketan beste garaipen bat eskuratu zuen Terresa Errandonea korrikalariak iragan astean, Donostiako Anoetako estadio txikian izandako lehian. 100 metro hesidun kategorian gailendu zen irundarra 13,81 segundoko markarekin, eta 100 metroko lasterketan ere emaitza «oso ona» lortu zuela nabarmendu dute taldetik, «klubeko errekorraren hamarren batera».
BATeko kideek, bestalde, Mikel Camponek lortutako 4,80 metroko pertika jauzia eta Irune Muguruzak 300 metroko lasterketan erdietsitako 42,66 segundoko marka nabarmendu nahi izan dituzte.