Amaia Adin irundarrak kontzertua eskainiko du bihar Junkal plazatxoan
Abeslariaren biraren lehen kontzertua izango da biharkoa eta Ruben Caballero gitarristarekin ariko da oholtza gainean.
Amaia Adin abeslari irundarrak kontzertua emango du bihar Junkal plazatxoan, 20:00etan hasita. Eñaut Elorrieta abeslari ezagunarekin ibilitako Ruben Caballero gitarristarekin ariko da Adin agertokian.
Konpositorea, letragilea eta abeslaria da irundarra. Uneotan, Huidas soñadas izenpeko diskoaren hedapenean lanean ari da. Andoaingo Garate estudioetan grabatutako lana da.
Musikari ezagunekin lan egin du abeslari irundarrak eta Dida irratsaioan kolaboratzaile gisa aritu zen. Horrez gain, Edu Olmedo, Chapo, Gustavo Fantino eta Xabi Mendiluze bezalako musikariekin lan egin du. Azken horrekin Boreal taldean abeslari gisa ibili da Adin.