Bueltan da udako Solas Jolas programa
Osasun gomendioei jarraituta haurrei zuzendutako udako programa etetea erabaki zuen udalak.
Haurrei bideratutako udako Solas Jolas programa berreskuratu du Irungo Udalak abuztuan, asteburuan jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik egindako gomendioei jarraituta uztailaren 20ean erabaki zuen tokiko gobernuak programa bertan behera uztea. Orain, aldiz, neurriak zorroztuta eta uneoro COVID-19 gaitzaren garapena kontuan hartuta, jarduerei ekitea erabaki du udalak.
Abuztuaren 5etik 28ra bitartean aurrera eramango dute programa, 09:00etatik 13:00etara, eta gehienez, sei haurrek osatutako taldeetan lan egingo dutela zehaztu dute.