COVID-19agatik hiru kutsatu berri Irunen
Hiru kasu berri izan dira Bidasoan azken orduetan, guztiak Irunen.
COVID-19aren gaineko datu eguneratuak eman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Zabaldu duen txostenean jasotako datuak atzokoak dira, 00:00ak arte bildutakoak, eta horien arabera Bidasoan COVID-19agatik kutsatutako hiru pertsona berri daude, guztiak Irungoak. Hondarribian ez dute antzeman kasu berririk. Hiru kasutatik bi Irun Erdialdeko osasun zentroan antzeman dituzte, eta bat Dunboan.
Lotura honetan kontsulta daiteke Osasun Sailaren azken orduetako datuak biltzen dituen txostena.