Itsas kayakeko Euskadiko Txapelketa larunbatean lehiatuko da, Hondarribian
Itxialdiaren ondoren antolatutako lehen proba izango da larunbatekoa. Itsas-Kayak Euskal Federazioaren eta Hondarribia Arraun Elkartearen artean antolatu dute hitzordua.
Itsas-Kayak Euskal Kanoe Federazioaren ekimenez, eta Hondarribia Arraun Elkartearen antolakuntzapean, konfinamendu osteko lehen proba egiteko baimena eman dute. Itsas kayakeko Euskadiko Txapelketa ofiziala hondarribiar uretan lehiatuko dute, datorren larunbatean (abuztuak 1).
Txapelketak hiru ordu inguruko iraupena izango du, 10:30ean hasiz eta Hondarribia Arraun Elkartetik abiatuz. Parte hartzaileek aurretik izena eman beharko dute, hilaren 29ko 21:00ak baino lehen. Inskripzioaren prezioa 12 eurokoa da, eta ezingo da eskudirutan ordaindu probaren egunean bertan. Ordainketa eta izen-ematea hemen klik eginez egin daitezke.
Lehiaketaren txandak honakoak izango dira:
- 10:30ean Senior kategoriako esprinterrak (gizon eta emakumeak); eta sub-23 K1 eta K2 mailak.
- 10:35ean Beterano kategoriako esprinterrak (gizon eta emakumeak), 50 urtetik beherakoak; eta 50 urtetik gorako beteranoen K1 eta K2 mailak.
- 10:35ean Esprinterrak (gizon eta emakumeak). Senior, junior, kadete eta beteranoen K2 mailak.
- 10:40ean Esprinterrak (gizon eta emakumeak). Junior K1 eta K2 mailak.
- 10:45ean Esprinterrak (gizon eta emakumeak). Kadete K1 eta K2 mailak.
- 10:50ean Gizon eta emakume Tradizionalak. K1 eta K2 mailak.