Izar behaketa Lapurriturriko informazio gunearen hurrengo jarduera
Larunbatetik aurrera eman daiteke izena eta abuztuaren 12rako finkatu dute hitzordua, 21:30etik aurrera.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, izar behaketa izango da Lapurriturri informazio gunearen datorren jarduera. Larunbatetik aurrera eman dezakete izena interesdunek, eta abuztuaren 12rako finkatu dute Aiako Harrian horretarako hitzordu klasikoa, 21:30ean. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek gidatuko dute saioa.
Izena emateko interesa duten lagunek 010 telefono zenbakian edota Irungo Udalaren webgunearen bitartez egin dezakete. Denera, 20 lagunentzako lekua egongo da, eta udaletik gogorarazi dutenez, segurtasun neurri guztiak betetzea ezinbestekoa da.