COVID-19agatik kutsatu berri bat, Irunen
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duen azken txostenaren arabera, positibo berri bat atzeman zen atzo, Irunen. Igandean ez zen kasurik egon.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duen azken txostenak atzoko datuak (astelehena) biltzen ditu. Dokumentu honen arabera, koronabirusagatik kutsatutako pertsona berri bat identifikatu da Bidasoan, Irunen. Azken positiboa udalerri honetan larunbatean atzeman zen (hilak 25), aurreko lau egunetan ez zen kasurik kontatu, ezta igandean ere.
Oarsoaldeko gainontzeko udalerrietan ez da beste positibo kasurik atzeman azken egunean. Haietako bakoitzean dagoen COVID-19aren egoera epidemiologikoa kontsulta dezakezu, hemen.