Barakaldoko eraso matxista «erabat» gaitzetsi du Bidasoko Asanblada Feministak
23 urteko gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak igande goizaldean emakume bat erasotzea leporatuta. «Babesa» eta «elkartasuna» helarazi dizkio Bidasoko taldeak emakumeari.
Bidasoko Asanblada Feministak Barakaldon (Bizkaia) gertatutako azken eraso matxista «erabat» gaitzetsi du komunikabideetara bidalitako ohar baten bidez. «Berriro» emakume baten aurkako erasoa deitoratu du talde feministak, eta «elkartasun eta babes osoa» adierazi dizkiote emakumeari. «Ez zaude bakarrik».
Sexu erasoa 03:15 inguruan gertatu zen igande goizaldean, eta emakumeak emandako abisuari esker, sexu abusuak leporatuta 23 urteko gizon bat atxilotu zuen Barakaldoko Udaltzaingoak.