Gizon bat atxilotu dute ardotegi batean kalteak eragiteagatik
51 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak ardotegi batean kalteak eragin eta lapurtzea leporatuta.
51 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak ardotegi batean kalteak eragin eta lapurtzea leporatuta. 05:00ak inguruan izan da gertakaria. Segurtasun sailak eman duen informazioaren arabera ardotegi batean lapurretan ari zela zion deia jaso du Ertaintzak. Aipatu lekura helduta, leiho bat apurtuta, diru kutxa lekutik kanpo eta hainbat objektu lurrean aurkitu dituzte. Ardotegi inguruan berriz, telefonodeia egin duen lekukoak egindako deskripzioarekin bat zetorren gizon bat ikusi dute.
Lokalean zeuden marka bereko likore botila bat eta infusio poltsatso ugari, eta txanpon mordoa zituen gizonak poltsikoetan. Ertzainek atxilotu egin dute eta poliza etxera eraman. Gaur goizean bertan eraman dute epaile aurrera Irungo zaintza epaitegira.
Segurtasun Sailaren arabera, aurrekari ugari ditu atxilotuak.