Gitarra doinuak Oiasso Museoan
Sarrera doakoa da, eta zorrotz beteko da COVID-19ari aurre egiteko indarrean dagoen neurri sorta.
Oiasso Erromatar Museoa gitarra doinuz beteko da igandean —abuztuak 2—. Izan ere, aurreko urteetako bideari jarraituta Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren egoitza izango da museoa. Unai Insaustik emanaldia eskainiko du 12:00etan hasita ziklo horren barruan.
Sarrera doakoa da, eta zorrotz beteko da COVID-19ari aurre egiteko indarrean dagoen neurri sorta. Edukiera hogei eserlekuetara mugatuko dute, derrigorrezkoa da maskararen erabilera, baita gel hidroalkolikoarekin eskuak garbitzerakoan sartu eta irteterakoan.
Gonbidapenak ezinbestekoak dira emanaldirako; ostiralean —hilak 31— 10:00etan hasi eta amaitu arte banatuko dituzte museoaren harreran.