Hiriko futbol klubek indarrak batu dituzte
Real Union, CD Mariño, Landetxa KE, CD San Marcial eta Behobia CD taldeek hitzarmena sinatu dute Realarekin, harrobi gipuzkoarraren defentsan.
Irungo futbol taldeek hitzarmen bat sinatu berri dute, hiriko zein Gipuzkoako harrobiaren defentsan. Irungo taldeekin batera Realeko ordezkari bat ere izan da, klubak babestutako hitzarmena baita sinatu dutena. Honekin, klub guztien arteko batasun eta kolaborazioa bultzatzeko asmoa dute. Atzo egikaritu zuten hiriko futbol kluben arteko hitzarmena, San Juan plazan ateratako argazkiarekin.
Real Union, CD Mariño, Landetxa KE, CD San Marcial eta Behobia CD taldeek sinatu dute hitzarmena.