Ligatzeko trebetasunaren inguruko bakarrizketa taularatuko du bihar Alazne Etxeberriak
Pandemiarekin eta pandemia gabe, euskaldunek ligatzeko garaian bizi dituzten zailtasunak agerian utziko ditu 'Bikote bila, zenbat komeri!' bakarrizketak.
Umorez beteko ditu bihar Alazne Etxebarria antzezleak Kasino Zaharreko lorategiak Bikote bila, zenbat komeri! bakarrizketarekin. Pandemia aurretik zein ondoren ere euskaldunek ligatzeko garaian dituzten zailtasunak umore klabean jorratuko ditu Etxeberriak, bihar, 22:00etatik aurrera.
Sarrerak aldez aurretik eskuratu beharko dituzte interesdunek Kutxabank-en edo Arma Plaza informazio gunean, eta musukoa nahitaezkoa dela gogorarazi dute udaletik. Ordubeteko iraupena izango du saioak.
Sinopsia: “Ze zaila den bikotea bilatzea, eta pandemia garaian are zailagoa! Izan ere, Euskadin ez da inoiz erraza izan ligatzea. Martxa honetan ez dakit bikoterik topatuko ote dudan, mota guztietako teknologiak erabiltzen ditut norbait ezagutzeko baina ez dago modurik! Ligatzeko trebetasuna galtzen ari naiz. Une bat… ez dut izan!”