Jainkoek eta munstroek Kasino Zaharreko lorategiak beteko dituzte etzi
Zirkuaren eta antzerkiaren erdibidean, 'Dioses y monstruos' kale ikuskizuna eskainiko dute Extremadurako artista nabarmenek ostegunean.
Dioses y monstruos kultur agendaren datorren proposamenak kale ikuskizun berezia ikusgai jarriko du etzi, ostegunarekin, Kasino Zaharrean (20:00). Zirkuaren eta antzerkiaren arteko ikuskizuna izango da Extremadurako (Espainia) artista nabarmenek taularatuko dutena.
La Escalera de Tijera zirku eta antzerki konpainiak eta Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiak elkarlanean ekoitzitako ikuskizuna da jainko eta munstroena. Inprobisazioa eta publikoarekin interakzioa nagusitzen dira, eta orain arte, ikusleak “harritu” eta “liluratu” ditu, kritika “oso positiboak” bereganatuz.
Hondarribiko Udaleko Kultura departamentutik gonbidapenak jasotzeko beharra nabarmendu dute, Arma Plaza informazio gunean edo Kutxabank-eko atari digitalean.
Ondokoa da ikuskizunaren aurrerapena.