Herritarren iritziekin indartu dute laugarren Menpekotasunen Prebentziorako Plana
Berrikuntzen artean, genero ikuspegia txertatu dute aurtengo diseinuan. Lau eztabaida talde izan dira, eta 50 bat lagunek parte hartu dute. Online bidez aldiz, 82 lagunek ekarpenak egin dituzte.
Cristina Laborda Gizarte Ongizate saileko ordezkariak Menpekotasunen Prebentziorako IV. Planaren ezaugarriak aurkeztu ditu gaur. Ostiralean (hilak 24) eztabaidatuko dute Udalbatzako Osoko Bilkuran.
Herritarren iritziekin indartu dute aurtengo plana, eta berrikuntzen artean, genero ikuspegia txertatu dute diseinuan. Lau eztabaida talde izan dira, eta 50 bat lagunek parte hartu dute; horien artean, teknikariak, hezkuntza arloko profesionalak, hezitzaileak, guraso elkarteak, osasun publikoko langileak edo gazte elkarteak izan dira. Online bidez aldiz, 82 lagunek ekarpenak egin dituzte.
Udalaren diagnostikoaren arabera, urtero, bataz beste, 300 lagun artatzen dituzte hirian menpekotasun batengatik: 165 alkoholagatik, 65 kokainagatik, 42 kalamuagatik, 25 ludopatiatik eta 93 bestelako substantziengatik.
Ondorengoak dira, planaren barruan zehaztu dituzten ekintza eta programak:
- Botiltzarra: Bide publikoan alkohola kontsumitzen ari diren gazteei zuzendutako programa prebentibo eta ibiltaria, alkoholaren arriskuak murrizteko.
- Tekno Klik: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta irakasleei eta gurasoei zuzendutako programa, ikasleei eta helduei beren hezkuntzan zuzenean laguntzen dieten ezagutzak eta tresnak irakasteko, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (ciberbulling, grooming, sexting, adikzioa) erabileratik eratorritako arriskuetatik babesteko.
- Jokotik kanpo: Ludopatien prebentzio eta sentsibilizaziorako programa. Irungo gazteei eta haien familiei zuzendua, eskola-testuingurutik kanpo, haien ezagutzak handitzeko eta prebentziorako tresnak emateko, adingabeek dirua jokatzeak dakartzan arriskuetatik eta helduek jokoa erabiltzeak adingabeengan duten eraginetik babestuz.
- Emakumeak eta psikofarmakoak: Psikofarmakoak kontsumitzen dituzten emakumeei zuzendutako programa, antsietatea kontrolatzeko eta gatazkak konpontzeko talde-formatuan lan egiten duena.
- Osasunez jan: azukrea droga moduan.
- Ludopatien gaineko azterketa: Udalerrian jokoaren arazoa nola dagoen eta noraino zabalduta dagoen ezagutzeko aukera emango duen azterketa.