Azken orduetan koronabirusagatik zero positibo Bidasoan
Azken orduetan koronabirusagatik zero positibo Bidasoan Osasun Sailak emandako datuen arabera. Azken egunetako joera lausotu egin da, beraz.
Albiste baikorra gau Osasun Sailak zabaldu duen txostenaren arabera. Atzo, ez zen COVID-19agatik positibo berririk izan Irunen eta Hondarribian. Azken egunetako joera lausotu egin da, beraz.
Txosten horretan jasota dago azken egunetako bilakaera. Horren arabera, hilaren 14tik 20ra bina positibo izan dira Irunen eta Hondarribian.
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa jaisteko aukera, ondorengo estekan (PDF artxiboa da).