Uda Jolas eta Uda Abentura programak bertan behera utzi ditu udalak
Koronabirus agerraldi ezberdinak medio, Osasun Sailak udalekuak bertan behera uzteko eskariari jarraituz hartu du erabakia udalak.
Uda Jolas eta Uda Abentura aisialdi programak aldi baterako bertan behera utzi ditu Hondarribiko Udalak, gaur jakinarazi duenez. COVID-19 gaitzak eragindako kasuen goraldia dela-eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako eskariari jarraituz hartu du erabakia tokiko gobernuak.
Erabakiak kontziliazioan eragin ditzakeen arazoak deitoratu ditu Maria Serrano Gazteria zinegotziak, baina momentuz, Osakidetzak eta Osasun Sailak hartutako erabakiak, neurriak eta gomendioak jarraituko dituztela ohartarazi du, “osasuna eta segurtasuna lehentasuna dira guretzat”.