Hondarribiko futbolaren historiaren parte direnei dei egin die futbol elkarteak
50. urteurrenaren harira liburua osatzen ari da Hondarribia Futbol Elkartea, eta herritarren bizipenak jaso nahi ditu klubak hori osatzeko.
Hondarribia Futbol Elkarteak 50. urteurrena beteko du datorren urtean, eta horri begira, herriko futbolaren historiaren inguruko liburua osatzen ari da kluba. Herritarren, jokalarien eta jokalari ohien bizipenak, esperientziak edota pasadizoak bildu nahi ditu elkarteak, eta posta elektronikoa martxan jarri du horretarako.
Elkarteko kideek gogorarazi dutenez, 50. urteurreneko ospakizunak prestatzen ari dira dagoeneko, eta kirol ekitaldiek zein ekitaldi soziokulturalek beteko dute urteurrenaren agenda, besteak beste: mahai-inguruak, entrenamendu bereziak, antzerkia, hitzaldiak…
Udako eskola, bestalde, uztailean egiten ari diren arren, momentuz, abuztuan antolatu beharreko bigarren txanda etetea erabaki dute. Egoerak hala bultzatuta hartu du erabakia zuzendaritzak.