Gazteartean eta Solas Jolas, bertan behera
Erabakia hartzeko Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraitu dituztela argudiatu dute udaleko iturriek.
Albiste txarra hiriko haur eta gaztetxoentzat. Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, bertan behera utzi dituzte udarako Gazteartean programaren barruan aurreikusitako ekitaldi eta jarduera guztiak, baita ere Solas Jolas programa osoa.
Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraitu dituztela argudiatu dute, COVID 19aren azken egunotako eboluzioa ikusita. Dagoeneko izena eman dutenen guraso guztiei albistearen berri eman diete.