Asteburu osoan COVID-19 kasu bakarra Bidasoan
Asteburu osoan COVID-19 kasu bakarra Bidasoan. Irungoa da kasua, eta ostiralean atzeman zuten Osasun Sailaren txostenaren arabera.
Hilaren 17tik 19ra, hau da, joan den ostiraletik atzoko (igandea) 23:59ak arte, Bidasoan positibo bakarra izan da COVID-19agatik. Irungoa da kasua, ostiralekoa. Hondarribian ez da infektaturik izan. Gipuzkoako beste herri batzuetako joera ikusita, ondoriozta daiteke Bidasoan kasuak bai, baina agerraldirik ez dagoela.
Osasun Sailak gaur jakinarazi du azken egunetako koronabirusaren eraginaren gaineko txostena. Horren berri zehatz izateko, klikatu ondoko estekan (PDF artxiboa da):