Traineruen herrialdeko txapela berdea da
Bigarren ziabogatik aurrea hartuta, sasoiko lehen titulu ofiziala irabazi dute berdeek. Emakumeetan, San Juan bosgarren eta Hondarribia seigarren.
Hondarribiak irabazi zuen atzo gizonen kategorian Gipuzkoako Traineru Txapelketa, Orion. Atzetik aurrerako estropada egin zuen Eusko Label Ligako traineruak zeuden txandan. Lehen ziabogan hirugarren izan ondoren, bigarrenean jada aldea zuen txapelaren bila jartzeko. Eta ez zuen hutsik egin. Sei segundoko tartea mantendu zuen bigarren izan zen Donostiarrarekiko, eta arraunak gora. Txapela berdea.
Gizonetan, San Pedro Eusko Label Ligatik kanpoko traineruen artean lehena izan zen, sailkapen nagusian bosgarren jarriz. Moreen ondoren sailkatu zen San Juan, seigarren.
Emakumeetan, zalantza gutxirako tartea utzi zuen Oriok, erraz irabazi zuen herrialdeko txapela Donostiarra, Donostia Arraun Lagunak eta Tolosaldea traineruen aurretik. San Juan bosgarrena izan zen irabazleetatik 31 segundora, atzetik Hondarribia izan zuten arrosek, eta Hibaikak zortzigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
2020ko Gipuzkoako Traineru Txapelketako sailkapen osoa ikusteko, sartu hemen.