Mugikortasun Mahaiak bilera deitu du astelehenerako
Osasun larrialdi krisiak eragindako etenaldiaren ondoren astelehenean elkartzera deitu dute mahaia osatzen duten eragile ezberdinek.
Hondarribiko Mugikortasun Iraunkorrerako Mahaiak eragile ezberdinekin bilera deitu du astelehenean, hilaren 20ean. Osasun krisiak eragindako etenaldiaren ondoren, udaletxeko areto nagusian elkartuko dira mahaikideak, 18:30ean. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, “hilabete hauetan zehar Hondarribiko mugikortasuna hobetzeko landu diren dinamiken eta proiektuen berri emango da bertan”.
Segurtasun berme guztiak izateko helburuarekin, elkarte bakoitzetik ordezkari bakarra joatea ere galdegin du arduradunak, eta norbaitek iradokizunak edo proposamenak egin nahi izanez gero, ondoko helbide elektronikora bideratzeko erantsi du.