Gorenean errekurtsoa aurkeztea "beharrezkoa" ikusten du gobernu taldeak
HAPOaren aurkako epaiari kasazio-errekurtsoa jartzea aztertuko dute udal ordezkariek bihar deitutako batzordean.
Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurkako epaia “neurrigabea” dela iritzita, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jartzea aztertuko du bihar Udalerria batzordeak, udalak jakinarazi duenez. Maria Serrano udal batzordeko presidenteak adierazi duenez, “beharrezkoa ikusten dugu gure eskubideak erabiltzea eta kasazio-errekurtsoa jartzea”.
Gai ordenaren bigarren puntuan, bestalde, HAPO berria izapidetzen hastea “beharrezkoa eta komenigarria” ote den aztertuko dute batzordeko kideek.