Loreak Luis Marianoren heriotzaren 50. urteurrenean
Opereta abeslaria eta harekin aritzen zen Jose Luis Azkue piano-jotzailea omendu ditu gaur goizean Luis Mariano Lirika Elkarteak, udal ordezkariekin batera.
Luis Mariano opereta abeslariaren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta ekitaldia egin dute gaur goizean haren eskulturaren aurrean, izen bereko lorategietan. Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatu du lore eskaintza, eta Irungo udal ordezkarien laguntza jaso dute horretarako, Jose Antonio Santano alkatea buru zutelarik.
Horrez gain, Luis Marianorekin batera aritu ohi zen Jose Luis Azkue piano-jotzailearen argazkia ere jarri dute bertan urtarrilean zendu baitzen musikaria.